Lan osasuna

Bi langile hil dira bi istriputan: bata Zestoan eta bestea Zarautzen

Zestoan, mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio 50 urteko gizonezkoari. Zarautzen, berriz, garabi batetik erori da langile bat.

Iazko urrian Markinan, baso lanetan zebilen gizonezko baten heriotza salatzeko elkarretaratzea. NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA / LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA
2019ko maiatzaren 20a
09:59
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. Haren arabera, zera jakinarazi diote 09:50ean: Zestoan arbolak mozten ari zen langile bati zuhaitz bat erori zaiola gainera. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 50 urte inguruko gizonezkoa da hildakoa. Gertatutakoari buruzko ikerketa zabaldu du Osalanek.

Ordu batzuk geroago, 14:00ak aldera, 30 metrotik erori da langile bat, eta hil egin da. Jarraian, langilea igota zegoen garabia bera erori da, eta beste pertsona bat zauritu da.

Sindikatuek segurtasun eta ikuskaritza falta salatu dute, eta gogora ekarri dute Hego Euskal Herrian 18 langile hil direla aurten lanean ari zirela. Gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo du asteazkenean, Azpeitiko Udaletxe Plazan, 12:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.