Albistea entzun

Futbola-Euskal Selekzioa

Athletic B-ko bost jokalari Euskal Selekzioko deialdian

Aritz Aduriz, Asier Illarramendi, Manu Garcia eta Iñigo Martinez ariko dira, besteak beste, maiatzaren 29an Panamaren aurka.

Venezuelaren aurkako partida jokatu zuen Euskal Selekzioaren hasierako hamaikakoa.
Venezuelaren aurkako partida jokatu zuen Euskal Selekzioaren hasierako hamaikakoa. Endika Portillo / Foku

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko maiatzak 21 19:35

Gizonezkoen Euskal Selekzioak deialdi apala osatu du maiatzaren 29an Panamaren aurka, Panama hirian jokatu beharreko partidarako. Javier Clementeren lehen partida da hautatzaile karguan, eta Athletic Bko bost jokalarirekin osatu du deialdia. Normalean lehen taldeetako jokalariak baino ez dira joaten selekzioarekin.

Athleticetik: Aritz Aduriz, Jesus Areso, Mikel Balentziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrañaga, Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, Asier Villalibre eta Daniel Vivian Moreno.
Realetik: Aritz Elustondo, Aihen Muñoz eta Asier Illarramendi.   Alavesetik: Manu Garcia.
Leganesetik: Unai Bustinza eta Javier Eraso.
Levantetik: Aitor Fernandez.

Deialdia apalaren arrazoien artean dago, besteak beste, euskal jokalari esanguratsu asko Espainiako 21 urtez azpiko deialdian daudela (Oiartzabal, Simon, Zubeldia, Merino...), Osasunaren liga ez dela bukatu, eta ohikoak izan diren jokalari askori kontratua bukatu berri zaiela (Susaeta, Iturraspe...), eta talde bila ibiltzean zailagoa dela selekzioarekin joatea. Halere, hutsunea deigarriak daude, Iñaki Williamsena edota Iker Muniainena besteak beste.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Wout Van Aert (Jumbo-Visma) garaipena ospatzen, gaur, Calaisen, Frantziako Tourreko laugarren etapan. ©YOAN VALAT / EFE

Laugarrenean jarri dio ginga

Beñat Mujika Telleria

Van Aertek irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa, eta Jumbo-Vismak erakustaldia eman du

Korrikalariak, Ehunmiliak lasterketa abiatu berritan, duela hiru urte, Beasainen. ©AIMAR MAIZ / GOIERRIKO HITZA

Esperientzia dute lagun

Unai Ugartemendia

Bi urteko etenaren ostean, asteburuan jokatuko da Ehunmilien 11. aldia; Beasainen hasi eta bukatuko da. 1.500 korrikalari inguru ariko dira Ehunmiliak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetan. Ilusioa da nagusi.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erreferente izatea lortu dugu»

Unai Ugartemendia

Mikel Valdiviesok aitortu du «luze» egin zaiela bi urteko etenaldia, eta «ezegonkortasun handia» bizi izan dutela. Zailtasunak gaindituta, eguna iristeko «irrikan» dago.

Realaren elastiko berriak, bularraldean Cazooren publizitatearekin. ©Reala

Realaren babesle berria, gaztelera hutsean

Paulo Ostolaza

Datorren denboraldiko kamisetak aurkeztu ditu talde txuri-urdinak, eta, haiekin batera, Cazoo babesle berria. Elastikoetan, ordea, 'Cazoo. Encuentra. Conduce. Disfruta' leloa irakur daiteke, eta hainbat zalek euskararen falta gaitzetsi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...