FUTBOLA

Adurizek beste urtebeterako berritu du Athleticekin

38 urteko jokalariak hamabigarren denboraldia beteko du talde zuri-gorriarekin. 390 partida jokatu ditu, eta 171 gol sartu. 

2019ko maiatzaren 22a
17:35
Entzun

Askatu da korapiloa. Aritz Adurizek Athleticen jarraituko du. Aurrelari donostiarrari ekainaren 30ean amaituko zitzaion kontratua talde zuri-gorriarekin, eta zalantza zegoen ea jarraituko zuen edo ez, sasoi honetan hogei partida besterik ez baitu jokatu, lesioen eraginez. Bada, gaur jakinarazi du Athleticek bere webgunean jarritako bideo batean Adurizek beste urtebeterako berrituko duela, hots, 2020ko ekainaren 30era arte. 

Adurizek 11 denboraldi daramatza Athleticen, hiru alditan banatuta: 2000tik 2003ra, 2005etik 2008ra eta 2012tik hona. 390 partida jokatu ditu guztira, eta 171 gol sartu ditu. Hain zuzen, seigarren da talde zuri-gorriarekin gol gehien sartu dituzten jokalarien artean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.