Mendia

200dik gora mendizale igo dira gaur Everesteko tontorrera

Inoiz baino kopuru handiagoa izan da gaurkoa eta hainbat orduz ilaran zain egon behar izan dute mendizaleek.

Everest mendia. BALAZS MOHAI, EFE
2019ko maiatzaren 22a
17:08
Entzun

Nepalgo Turismo Ministerioko ordezkariak jakinarazi duenez, astearte gauean 250 mendizale inguru abiatu ziren Everesteko oinarrizko kanpalekutik (7.900) tontorrera (8.848) bidean eta horietatik 200dik gora izan dira helburua lortu dutenak. Gyanendra Shresthak gaineratu duenez, egun bakarrean inoiz izan den igoera kopuru handiena da hori.

Adituen arabera, astebete iraungo du eguraldi onak Everesten eta horrek mendizaleak tontorrera bultzatu ditu. Bart ilarak sortu dira eta hainbat orduz ez aurrera eta ez atzera geratu dira pasabide estu baten eraginez, hegoaldeko aurpegian. Hainbat kexatu egin direla esan du Shresthak, baina minik ez duela inork hartu.

2012an ere antzeko zerbait gertatu zen 260 mendizale denak batera tontorrera igotzen saiatu zirenean. Hillary koskan pilatzen joan ziren, tontorrera igotzeko 12 metroko harkaitzean. Orduko horretan lau mendizale hil egin ziren, jaisten ari zirenean nekeak eta altuerak jota; 179 mendizale igo ziren tontotorrera.

Pilaketak geroz eta arrisku handiago bilakatzen ari dira zortzimilakoetan. Nepalgo turismo departamentuak 378 baimen eman ditu denboraldi honetan Everesteko tontorrera igotzeko, inoiz baino gehiago. Aurten lehen igoera maiatza erdialdean burutu zuen esperientzia handiko sherpa talde batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.