Emakumeen Bira

Amanda Spratt garaile Emakumeen Birako bigarren etapan

Iazko Birako irabazlea gailendu da Amasako helmugan, esprintean. Atzetik iritsi dira Soraya Paladin eta Mavi Garcia. Faborioten artean ez da alderik izan, tropel nagusia ez baita hautsi. 

ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 23a
07:31
Entzun

Amanda Spratt (Mitchelton) gailendu da Emakumeen Birako bigarren etapan, Amasan (Gipuzkoa). Ibilbidearen aldapak igotzen hastearekin batera agertu dira faboritoak. Pare bat ihesaldi ahalegin eta gero, tropel nagusia hausten joan da, Adunatik azken aldiz igaro direnean multzo erabakigarria sortu den arte. 15 kilometro falta ziren, eta bertan zeuden Bira irabazteko hautagai nagusiak: Amanda Spratt eta Annemiek Van Vleuten (Mitchelton), Elisa Longo Borghini (Trek), Amy Pieters (Boels), eta bi euskal herritar: Ane Santesteban (WNT) eta Eider Merino (Movistar). Azken kilometroak elkarri kontrolatuz egin dituzte, eta helmugara batera iritsi da tropel nagusia. Baina azken metroetan Spratt izan da bizkorrena. Atzetik iritsi dira Soraya Paladin (Ale Cipollini) eta Mavi Garcia (Movistar).

Eguneko lehen gaina Alkiza izan da, eta bertan Sophie Wright (Cervelo), Elissa Longo (Trek) eta Amanda Spratt (Trek) igaro ziren lehen hiru postuetan. 21. kilometroan izan da hori. Altzo igaro dute, berriz, handik gutxira, 35.ean. Hortik ondorengo ordenean pasatu dira: Elissa Longo (Trek), Amanda Spratt (Mitchelton) eta Mavi Garcia (Movistar). Bi igoera horiek tropela hautsi dute, txirrindularien erdia inguru atzean geratu baita. Movistar agertu da orduan tropelaren aurrean, eta bertako txirrindulari batek, Malgorzata Jasinskak eguneko lehen ihesaldi ahalegina egin du, 60. kilometroan, Villabona parean. 20 bat kilometro egin ditu ihes eginda, eta minutu inguruko tartea izan du.

Baina hain urrundik ahalegintzen denaren patua jasan du. Eguneko esprint berezia igaro eta gero harrapatu egin dute. Bertan Sprattek bi segundoko gainsaria pilatu du, eta Ane Santestebanek bat. Hor tropel nagusia haustura txiki bat izan zen, eta metro gutxi batzuk izan ziren arren aurrera egini zuten Sprattek, Santestebanek, Soraya Paladinek (Alle Cipollin). Mavi Garciak (Movistar) eta Amy Pietersek (Boels), eta hori nahikoa izan zen Jasinska harrapatzeko. 

Ahalegintzen hurrengoa Alena Amialiusik (Canyon) izan da, atzetik kontrol lana egiten aritu da Mitchelton, eta Van Vleutenek eta Lucy Kennedyk azeleragailua zapaldu dutenean harrapatu dute, 30 bat kilometroren faltan. Adunatik azken aldiz pasa direnean sortu da azkenerako erabakigarria izan den iheslari multzoa eta azkenera arte batuta iritsi dira. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.