Ekonomia

Zelan hedatu bagoi guztietara susperraldia

Hazkunde ekonomikoaren legealdia izan da igarotakoa, eta langabezia tasa nabarmen jaitsi da Hegoaldeko lurralde guztietan. Alabaina, badira hobetu beharreko aldagaiak, besteak beste, enpleguaren prekaritatea.

Jon Fernandez - Iker Aranburu -

2019ko maiatzak 26

Abiada handian joan da hazkunde ekonomikoa Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan azken lau urteetan, %3tik gorako gainekin, eta %2tik behera jaitsi barik. Esportazioen gorakadak lagundutako susperraldi ekonomikoaren legealdia izan da, bigarren atzeraldiaren lau urtekoaren ostean etorri dena. Datu makroekonomiko nagusiek hobera egin dute, nahiz eta azken aldian moteltze bat sumatu. Edonola ere, aldagai ekonomiko eta sozial batzuetan ez da igarri susperraldi ekonomikoaren tamainako onurarik.

Garapenik onena langabezia tasarena izan da. Langabeen zerrenda dezente txikitu da 2015eko hauteskundeetatik: orduan ia %14 eta %19 bitartekoak ziren tasak, orain %7,4tik %11,5era bitartekoak. Landun kopuruak ere gora egin du, eta soldatak ere igo dira, baina langile askori ez die eragin, lan hitzarmenik gabe geratu direlako estatalizazioaren mehatxupean: joan den otsailean bakarrik beharginen %36k zeukaten lan ituna gaurkotuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Datorren legealdiko erronken artean egongo dira enpresen itxieren joera etetea, lanaldi partzialen tasa jaistea emakumeen artean, eta pobrezia txikitzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna