Emakumeen Bira

Tyler Wiles nagusitu da hirugarren etapan

Trekeko txirrindularia indartsuena izan da Santa Teodosiako ermitan. Oso etapa gogorra izan da, eguraldi txarra tarteko. Sprattek segitzen du lider, baina Soraya Paladin bost segundora dauka.

Tyler Wiles etapako irabazlea helmugara iristen. ENDIKA PORTILLO, FOKU
ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 24a
20:09
Entzun

Etapa oso gogorra jokatu dute gaur Emakumeen Biran. Txurrindulariek hotza, behelainoa eta hotza jasan behar izan dituzte, eta Opakuara eta Santa Teodosiara igoerak sufrikarioa izan dira haientzat. Indartsuenak baino ez dira aurrean geratu, eta horien artea Tyler Willes (Trek) izan da indartsuena. Bigarren izan da Elena Longo Borghini taldekia 21 segundora eta hirugarren Soraya Paladin 35era. Amanda Sprattek (Mitchelton)  bost segundoko aldeagatik baino ez dio eutsi lidertzari, eta bihar  azken etapan lehia estua espero da, liderraren eta hamargarren den Eider Merinoren artean 1.05eko aldea baino ez baitago

Etapa urduria izan da hasieratik eta Movistar eta Trek Mitchelton-Scott estu hartzen ahalegindu dira, eta gutxigatik ez dute lortu. Hasierako ahalegin hutsalak eta gero, bidea egiten aurrenak Roos Hoogeboom (Bihlier) eta Nicole Steigenga (Be Pink) izan dira. Baina Opakua igotzearekin batera haien aldea gutxituz joan da. Orduan egin du ihes Wilesek.

Faboritoen multzoan zen Wiles, eta hortzak ondo estututa ditu. Atzetik Movistarrek lan egin du hura harrapatzeko. Baina ez du lortu. Gaurko garaileak bakarrik egin du Santa Teodosriarako igoera, eta ondo eutsi dio 30 segundo inguruko aldeari. Horrek eman dio garaipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.