"Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!". Gai horren inguruko hausnarketa egin nahi izan du aurten Euspot lehiaketak. Eta hautagaiek gai horrekin lotutako iragarkiak egin behar zituzten. Inoiz baino lan gehiago jaso dituzte aurten: 98. Eta horien guztien artean, Irati Agirreazkuenagak eta Jabi Juberak egindako lanak irabazi du. Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa, Aretxabaletako kultur etxean (Gipuzkoa).
Publikoaren saria Nahi baduzu, ahal duzu iragarkiarentzat izan da. Egileak Andoni Martinez de Madina, Julen de la Serna, Eneko Ruiz de Azua eta Ibai Lopez dira.
Nahi baduzu, ahal duzu: [Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=xFReWYfT5tI[/Youtube]
Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena Piztu bizitza izan da. Egileak honako hauek dira: Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta.
BHklip saria —14-18 urte arteko parte hartzaileei ematen dietena— Oihan Loiti Iraolarentzat izan da, Ez zaitez aldrebestu, mugitu eta bizi! iragarkiari esker.
Music Library saria musika sinkronizazio onenari ematen diote. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasungatik ere aukeratzen dute. Sari hori Leire Lezetak, Garazi Iglesiasek eta Malen Juradok eraman dute, Irabaz ezazu partida! lanari esker.
Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia da, Aretxabaletako Udalaren Mondragon Unibertsitatearen, Arizmendi ikastolaren Arteman komunikazioaren eta MusicLibrary-rekin batera.