ETAren ikurraren harira, ika-mika izan dute FARCek eta Madrilek

Jesus Santrich FARCeko kidea espetxetik irten ostean, harekin zegoen lagun batek ETAren ikurra zuen kamiseta bat eramateagatik kontuak eskatu ditu Madrilek. Timochenkok erantzun dio ikur hori erabiltzea "erantzukizun indibiduala" dela.

Jesus Santrich aske utzi osteko agerraldia. JUAN PAEZ / EFE
2019ko ekainaren 1a
08:26
Entzun

Joan den ostegunean irten zen espetxetik Santrich, kartzelan urtebete egin ostean. Aske gelditu ostean, FARCeko egoitzara joan zen Santrich, eta balkoira irteten zenean, egin zuen argazkia Juan Paezek. Haren alboko lagunak, ETAren ikurra zuen eta bietan jarrai leloa zeraman tixerta batean, eta horren harira, azalpenak eskatu ditu Pablo Gomez de Olea, Espainiaren Kolonbiko enbaxadoreak. Londoñok erantzun du ezin duela bere kideen ekintzen erantzule izan, baina, barkamenak eskatu dizkio Espainiako enbaxadoreari: "Gure ikurrak bakearenak eta berradiskidetzearenak dira. Arazoren bat sortu badugu, barkamena eskatzen dut". Gainera, Bogotara itzultzean enbaxadorearekin biltzeko prest agertu da Londoño.

Gomez de Oleak FARCeko buruzagiari eskutitz bat idatzi zion, esanaz "ETA babesteko agerraldiek terrorismoaren biktima guztiak iraintzen zituztela". Kolonbiako presidenteorde Marta Lucia Ramirezek ere salatu du ETAren ikurra erabili izana. Pablo Catatumbo FARCeko buruak, ordea, berretsi du "bakearen eta bakerako alderdia" direla: "Posizio hortatik ez gara mugitzen. Presidenteorde anderea, okertu egin zara". Santrich Libre kolektiboak ere ohartarazi du ekitaldian ez zela "terrorismoaren gorazarre" egin, eta Memoria Viva sindikatuak salatu du bere kideen aurkako "estigmatizazioa" bultzatzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.