Sudango armadak hauteskundeetara deitu du

Bederatzi hilabete barru egiteko asmoa dute. Oposizioak ez du begi onez hartu, azken egunetako armadaren erasoen ondoren.

Gurpil bat sutan, Sudango armadak oposizioaren kanpaldia suntsitutako lekuan. MARWAN ALI / EFE
2019ko ekainaren 4a
22:42
Entzun

Datorren astean bi hilabete beteko dira Sudango armadak Omar al-Baxir presidentea agintetik kendu zuenetik, haren aurkako protestek hartu zuten indarraren ondorioz. Al-Baxirrek hiru hamarkada zeramatzan agintean, 1989an estatu kolpe bat eman zuenetik.

Halere, hura agintetik kendu duten arren, egoera politikoa oso ezegonkorra da oraindik. Boterean dagoen kontseilu militarrak astearte honetan erabaki du bederatzi hilabete barru hauteskundeak egitea. Baina oposizioko alderdiek eta kaleko protestak antolatu dituzten taldeek ez dute hori onartu.

Liskar giroa handia da, izan ere. Eta herenegun gertatu ziren istiluek asko gaiztotu dute giroa. Medikuen Batzorde Zentrala sindikatuaren arabera, militarrek 35 pertsona hil zituzten oposizioak armadaren egoitza parean antolatu zuen kanpaldiari tiro eginda, Khartum hiriburuan.

Kontseilu militarrak eta oposizioak, berez, hiru urteko trantsizio aldi bat egitea hitzartu zuten joan den hilean, baina ez dira ados jarri trantsizio hori nola egin. Abdel-Fattah al-Burhan kontseiluko buruak bukatutzat eman du akordioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.