Merkataritza

Amazonek datozen egunetan zabalduko du Trapagarango gune logistikoa

Pabilioiak 8.000 metro koadro hartuko ditu Babcock&Wilcoxenak ziren lurretan. 50 lanpostu sortuko dituela azaldu du konpainiak.

Amazonen biltegi bat Rheinbergen, Alemanian. FRIEDEMANN VOGEL / EFE
Irune Lasa.
2019ko ekainaren 5a
17:55
Entzun

Hilabete batzuetan Lezamako behin-behineko biltegian jardun ostean, Amazon plataforma ezagunak jakinarazi du datozen egunetan Trapagaranen (Bizkaia) biltegia zabalduko duela, Bilbo eta haren inguruan hornitzeko xedez. 8.000 metro koadroko gunea Babcock&Wilcoxenak ziren lurretan egongo da eta bertan 50 pertsona ariko dira lanean. 

Banaketa lanak, berriz, bi enpresa desberdinetako 60 beharginek egingo dituztela azaldu du Amazonek. "Poz-pozik gaude Trapagarango geltoki logistikoaren zabalerarekin. 20 urteko esperientziarekin batera, aurrerapen teknologikoek eta inbertsioek ahalmen eta malgutasun gehiago ekarriko dute gure banaketa sarera, eta gaiak inoiz baino bizkorrago eman ahal izango ditugu eskura", azaldu du Amazon Logistics-en Europako zuzendariorde John Tagawak.

Trapagarango jarduneko alkate Xabier Cuellarrek nabarmendu du Amazonen gune berriak jarduera itzuliko duela erabili gabe urteak egin dituzten lurretara, eta horrek enplegu aukera eta diru sarrera berriak ekarriko dizkiola udalari. "Abagunea baliatzeko lan egingo dugu, gure herriko langabeek enpresa honetan aritzeko aukera izan dezaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.