Futbola

Munduko Koparen gakoak

Bihar hasiko da Emakumeen Futboleko Munduko Kopa. Ainara Arratibel kazetariak txapelketaren hainbat gako aztertu ditu.

Berria TB
2019ko ekainaren 6a
15:34
Entzun

Zortzigarren aldia du txapelketak. Frantzian eta Bretanian jokatu da, hilabetez, eta 24 selekzio arituko dira lehian. AEB, Frantzia, Alemania eta Japonia dira txapelketa irabazteko aukera gehien dituzten selekzioak. AEBek zortzi txapelketatik hirutan lortu dute txapeldun izatea. Alemania bitan izan da txapeldun, eta estatubatuarrak berdintzeko aukera du aurtengoa irabaziz gero. Japonia finalean aritu zen aurreko edizioan.

Espainiako selekzioarekin lau euskal jokalarik parte hartuko dute: Mariasun QuiƱones, Nahikari Garcia, Lucia Garcia eta Irene Paredes. BERRIA egunkariak gertutik jarraituko du txapelketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.