Berria Txapelketa

Hiru urnietar sailkatu dira Berria Txapelketako finalera

Ansa II-Arruarte eta Goikoetxea V-Aizpuruk lehiatuko dira txapelaren bila datorren larunbatean

Ansak finala jokatuko du datorren larunbatean. MAIALEN ANDRES
2019ko ekainaren 9a
21:55
Entzun

Berria Txapelketak datorren larunbatean jokatuko du finala eta gauza bat badakigu. Txapela Urnietara joango da bai edo bai, hiru herrikide sailkatu bait dira finalera. Ansa II eta Arruartek bikote urnietarra osatzen dute eta Goikoetxea V ere bertakoa da. 

Ansa II eta Arruartek Aldabe eta Larrañaga garaitu zituzten lehendabiziko finalerdian nahiko erraz, 24-35. Bigarren finalerdian berriz Juanenea lesionatu egin zen 27garren tantoa egin zuenean. Beste tanto bat egin ahal izan zuen eta 28-26 jarri markagailuan aurretik, baina kantxa utzi behar izan zuen sorbaldan min hartuta. Juanenea eta Labaka beraz kanporatuak izan ziren eta Goikoetxea V eta Aizpuru III finalera sailkatu dira. 

Lehendabiziko finalerdia parekatua joan zen hamarna arte, baina hortik aurrera urdinak jaun eta jabe izan ziren, batez ere Arruarteren partidu bikainaren ondorioz. Ansak ongi lagundu zuen aurrean hemeretzi tanto eginaz eta tantoetan abbantila ederra lortu zuten emozioa kenduz finalerdiari.

Bigarren finalerdian Juanenea eta Labaka bederatzi tantoren aldearekin joan ziren 23-14, baina gorriak suspertu eta 23na eta 24na berdintzea lortu zuten partidua. Ondoren etorri zen Juanenearentzat zoritxarreko jokaldia. Pilota bila joan eta sorbalda lurraren kontra kolpatu zen min hartuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.