Mali

Ehun lagun inguru hil dituzte Maliko herri batean

Defentsa Ministerioak baieztatu du erasoa; dogon etniakoak bizi diren Sobane herrian izan da. Beste 20 bat herritar desagertuta daude. Azkenaldian borroka ugari izan dituzte inguru hartan.

NBEren ibilgailuak, Malin, artxiboko argazkian. NICOLAS REMENE / EFE
2019ko ekainaren 10a
07:11
Entzun

Dogon etniakoak bizi diren Sobane herriari eraso eta ehun bat lagun hil dituzte, Maliko Defentsa Ministerioak eta France 24 kateak baieztatu dutenez. Mopti hiriaren inguruan dago herri hori, Mali erdialdean. Aipatutako iturriek ez dute zehaztu nor izan diren erasotzaileak; armatuta Sobane herrixkan sartu eta herritarrak tiroka hil dituztela azaldu dute, eta gutxienez 95 gorpu erreskatatu dituztela erasoaren ondoren. Beste 20 bat desagertuta daude.

Azkenaldian liskar ugari izan dituzte dogon eta fula etnietako kideek, lurraren eta uraren inguruan, besteak beste. Dogon etniakoek talde jihadistekin harremanak izatea ere egotzi izan diete fula etniakoei, eta azken horiek salatu izan dute Maliko armadak dagon etniakoak armatu izan dituela. Urte hasieran, esaterako, 150 fula hil zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.