Espainiako Bozen ondorena

ERCk iragarri du ez duela oztopatuko Sanchezen legealdia

Gariel Rufian diputatuak ez du zehaztu inbestidura saioan abstenituko ote diren, baina aurrera egitekotan beharrezkotzat jo du Kataluniako auziaz hitz egitea.

Gabriel Rufian, Sanchezekin bildu ostean egindako agerraldian. JAVIER LIZON, EFE
2019ko ekainaren 13a
17:57
Entzun

Gobernua osatzeko bilerak egiten jarraitzen du Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak, eta elkarrizketa horien baitan bildu da ERC Esquerra Republicana de Catalunyarekin ere. Alderdi horren abstentzioa beharrezkoa luke Sanchezek presidente kargua hartu ahal izateko. Baina Gabriel Rufian diputatuak ez du halakorik aurreratu.

Rufianek zehaztu du ez dutela "legealdia oztopatuko", baina abstentziora joatzeko aukera aipatu gabe. Aldiz, nabarmendu du beharrezkoa dela Kataluniako auziaz hitz egitea, gatazka ez delako konponduko "togak eta borrak erabiliz", eta "ausart" jokatzeko eskatu dio Alderdi Sozialistari.

Oso bestelakoa da Junts per Catalunyak hartu duen jarrera. Hark iragarri du Sanchezen kontra bozkatuko duela inbestidura saioan, eta ohartarazi ez dela "txeke zuririk" gehiago egongo. Laura Borras eledunaren arabera, egungo baldintzak ez dira "egokiak" Sanchez babesteko, hori gertatzeko beharrezkoa bailitzateke kargugabetutako hiru diputatu presoak beren karguetara itzultzea.

Kantabriako Alderdi Erregionalistaren (PRC) diputatuaren botoak soilik bermatu ditu oraingoz Sanchezek. Navarra Sumak kontrako botoari eusten dio oraingoz, eta ez dute jarrera aldatuko baldin eta Maria Txibitek Nafarroako Gobernuari uko egiten ez badio. Horiek hala, Unidas Podemosekin eta EAJrekin negoziatzen jarraitzen dute sozialistek, haien babesa lortu asmoz. Horrez gain, eta ERCk kontra bozkatza erabakiko balu EH Bilduren abstenzioa beharko lukete. Azken aukera horri, ordea, uko egin diote oraingoz Espainiako sozialistek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.