Albistea entzun

EITB

Eusko Legebiltzarrak EITBri eskatu dio albistegien independentzia eta pluraltasuna bermatzeko

Karrera profesionala sustatzeko ere eskatu du legebiltzarrak, erdibideko zuzenketa baten bidez. EH Bilduko Jasone Agirrek txartel horia atera dio EITBko zuzendaritzari.

Jasone Agirre, EITBko zuzendaritzari txartel horia ateratzen
Jasone Agirre, EITBko zuzendaritzari txartel horia ateratzen Berra Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko ekainak 13 19:57

EH Bilduren proposamen bati jarraituz, Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari aho batez eskatu dio informazio zehatza emateko, haren albistegien independentzia eta pluraltasuna bermatzeko eta karrera profesionala sustatzeko eman dituen urratsei buruz. Legebiltzarrak helburu horiek lortzeko proposamen bat egin zion 2018ko maiatzaren 31n EITBko zuzendaritzari. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzan dauden bi alderdi politikoak interpelatu ditu: "EAJ eta PSE horren kontra agertu ziren orduan; gaur, aldiz, independentzia eta pluraltasuna ziurtatu beharra onartu dute eta, inplizituki, aitortu dute gaur EITBk ez duela ez bata ez bestea bermatzen".

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak esan du gaur egun EITBn ardura guztiak "atzamarrez" banatzen direla, "konfiantza pertsonalaren arabera", eta hori bateraezina dela albistegien independentziarekin. "Ezinbestekoa da erredaktoreen karrera profesionala sustatzea, albistegien egunerokoa erabakitzen dutenak irizpide profesionalen arabera soilik hautatzeko, gardentasunez eta aukera berdintasunez". EITBko profesionalak libreak izan behar dira Agirreren arabera, independenteak, eta haien karrera profesionala ezin liteke zuzendaritzaren konfiantzaren menpekoa izan. Gogor mintzatu da Agirre EITBko zuzendaritzaren aurka, eta txartel horia atera dio.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.