Albistea entzun

Internet/ Euskal Herria 2.0 jardunaldiak

Euskal Herria eta internet batzerakoan, informazioa partekatu eta ematearen alde egin du Kamiok

Euskal Herriak Interneten dituen erronka berriak eta haiek izan ditzaketen irtenbideak aztertzen hasi dira gaur Euskal Herria 2.0 mintegian, Donostiako Artelekun, Loiola auzoan. Joseba Kamiok eman die hasiera jardunaldiei glokalizazioari buruz hitz eginez eta Iban Aranzabalek berriz Goiena.net-eko editore gisa izandako esperientziaren berri eman du. Berrogei bat lagun bertaratu dira gaur Artelekura. Gaur zortzi Euskal Herria 2.0 jardunaldien bigarren zatia egingo dute.

Berria -

2006ko irailak 21 19:11
Euskal Herria eta internet batzerakoan, 2.0ren jarreran alde –2.0 teknologia erabiltzaileentzako egina da– egin du Joseba Kamiok. Hau da, Kamioren ustez garrantzitsua da informazioa partekatu eta eta ezagutzera ematea. Joseba Kamio irakaslea da, eta komunikazioan aditua. 'Glokalizazio' kontzeptua aztertu du gaur. Kamiok azaldu duenez, "ez dago auzi globalik iturri lokalik gabe". Euskal Herria "lokala" izango litzateke irakaslearen arabera eta globalizazioari aurre egiteko bide bat internet izango luke. Beraz, Euskal Herriak 2.0 jarrera izan beharko luke mugimendu globalizatzaileen aurrean. Hau da, "informazio ahalmena" partekatu beharko luke. Baina ez hori bakarrik. Izan ere, Euskal Herriak informazioa behar du, baina eman ere egin behar du. Ez du informazioa gorde behar, bere berri eman baizik. Jarraian Iban Aranzabalek hitz egin du. Goiena.net-eko editorea da bera eta bere esperientziaren berri eman du. Besteak beste, informazioa kudeatzearen garrantzia nabarmendu du. Tokian tokiko edukien kudeaketa egokia egitea ezinbestekotzat jo du Aranzabalek. Interneten ere aldaketa garaiak bizi direla iritzita, horiek aztertu nahi dituzte antolatzaileek, eta, besteak beste, glokalizazioa bezalako kontzeptuak, lokalizazio eta internalizazio estrategiak izango dira eztabaidagai. Egitaraua eta bestelako xehetasunak =l hemen ==http://euskalherria.bipuntuzero.org/=l.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskara ardatz izango duen hezkuntza sistema baten aldeko protestak

«Euskal Herritik Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio bat behar dugu»

Irati Urdalleta Lete - Jone Bastida Alzuru

Euskara ardatz izango duen hezkuntza sistema baten aldeko protesta jendetsuak egin dituzte ikasleek Hegoaldeko hiriburuetan. Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute.

'Batasunaren bidean' giza katearen aurkezpena. ©Maialen Andres / FOKU

Giza katea egingo dute bihar 8.000 lagunek, euskara batuaren alde

Julen Otaegi Leonet

Errenteria eta Donostia artean egingo da giza katea; 8.226 metro luze izango da. Euskara batuak Euskal Herriaren «garapenean izan duen balioa azpimarratzeko» eta haren bultzatzaileak «oroitzeko» egin dute deialdia.

Isabel Zelaa Hezkuntza ministro ohia, artxiboko irudi batean. ©Luca Piergiovanni / EFE

‘Zelaa legea’ babestuko du Konstituzionalak, Voxen helegite bat atzera botata

Berria

Epaimahaik atzera bota du ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak diruz laguntzearen alde egiten zuen ebazpen zirriborroa.

SAE, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariak, gaur, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. ©jagoba manterola / foku

Osasunbideko lan baldintzen legea onartu dute Nafarroako Parlamentuan, ia aho batez

Ion Orzaiz

11/1992 Foru Legea moldatzearen alde egin dute talde gehienek. Ezkerrak abstentziora jo du, «mahai orokorraren oniritzirik ez duelako».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.