Amiantoa

Amiantoak hildako baten familiari kalte-ordaina ematera zigortu dute Izar enpresa

Bilboko auzitegi batek onartu du senideen eskaria, baina kalte-ordaina erdira murriztuz: 90.000 euro ordaindu beharko dizkio Izar enpresak 2018an laringeko minbiziarekin hildako langile baten familiari.

jarraia167842.jpg
2019ko ekainaren 18a
15:58
Entzun

Osorik ez izan arren, Bilboko gizarte arloko auzitegi batek onartu egin du S.C.L langilearen familiak egindako eskaria, eta 90.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Izar itsasontzigintza enpresa. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak jakinarazi duenez, 2018an hil zen langilea, amiantoa arnasteak eragindako laringeko minbiziaren ondorioz. 78 urterekin hil zen, 1954 eta 1984 artean lanean aritu ondoren.

Familiak argudiatu zuen enpresak ez zituela beharrezko segurtasun neurriak bete, eta heriotza lotuta zegoela amintoarekin lan egin izanarekin. 180.000 euroko ordaina eskatu zuten senideek, baina auzitegiak erdira murriztu du kopuru hori, hildakoa erretzailea zelako eta lanerako ezintasuna aitortu ziotelako adin batetik aurrera.

Asviamiek kritikatu du "garaia" dela segurtasun neurriak urratu dituzten enpresek barkamena eskatu eta kalteak ordaintzeko funts bat sor dezaten. Osakidetzaren jarrera ere kritikatu du elkarteak: 2008an aitortu zuen langilearen minbizia lan gaixotasuna izan zitekeen "susmoa" zuela, baina ez zuem jakinarazi 2017ra arte, gaixotasun profesional gisa aitortzea zailduz.

Maiatzean, amiantoaren kalteen erantzukizuna onartzeko eskatu zieten trengintza sektoreko langileek enpresei eta administrazioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.