Arrauna

Orio nagusitu da Zierbenan ere

Salsamendirenek hiru segundoko aldea atera diote bigarren geratu den Donostiarrari. 

Zierbenako arraunlariak, larunbatean, Bilbon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko ekainaren 23a
14:28
Entzun

Itsasoaren baldintzen inguruko kexurik ez dute izan gaurkoan arraunlariek. Haizerik gabe eta itsasoa bare zutela jokatu dute Zierbenan Petronor bandera, eta atzokoan bezala, Oriokoak izan dira nagusi. Jon Salsamendik zuznetzen duen San Nikolas ontziak hiru segundo baino gehiagoko tartea atera dio bigarrenari, Donostiarrari. 

Ohorezko txandan Zierbena, Hondarribia eta Santurtzi izan ditu aurkari Oriok, eta bigarren ziabogarako argi utzi du bera zela lauetan irabazteko aukera gehien zituena. Hirugarren tokiarekin konformatu behar izan dute etxekoek, eta laugarren egin dute Hondarribiakoek.

Sailkapen nagusian, berriz, Orioren atzetik geratu da Zierbena, Hondarribia eta Donostiarra atzetik dituela. Aurreko denboradian txapeldun izan zen Urdaibai, berriz, bosgarren tokian da, Santurtziren atzetik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.