Turkia

Oposizioak bigarrenez irabazi ditu Istanbulgo bozak

Botoen %53,9 lortu ditu orain arte oposizioan izan den CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak. Parte hartzea %84koa izan da.

Ekrem Imamoglu, oposizioko hautagaia, kanpainako irudi batean. SEDAT SUNA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 23a
07:53
Entzun

Recep Tayyp Erdogan presidenteak berak ohartarazi zuen Istanbulen irabazten duenak Turkian irabaziko duela. Hori hala, laster ikusiko dugu egun oposizioan den CHP Herriarn Alderdi Errepublikanoa gobernuan. Izan ere haren hautagaia izan da nagusi Istanbulgo bozetan. 

CHP alderdiko Ekrem Imamogluk lortu ditu botoen %53,9. Haren aurkari nagusiak, AKP Justizia eta Garapena Alderdiko Binali Yildirimek, botoen %45,5 eskuratu ditu. Porrota onartuta bozak "demokraziaren isla" direla gogorarazi du hark, eta hori argudio hartuta "Turkian demokrazia ezin hobeto" dagoela esan du. 

Agintean den alderdiak eskatu zuen hauteskundeak berriz egiteko, aurrekoetan irregulartasunak egon zirela salatu ostean. Lehen haietan ere oposizioak lortu zituen boto gehien, baina milaka bozka batzuren aldea soilik atera zion AKP alderdiari. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.