Arrauna

Santurtzik bere lehenengo bandera irabazi du Lekeition

Oriok zazpi puntura handitu du Hondarribiarekiko aldea sailkapen orokorrean. Euskotren ligan, Arraun Lagunak izan da nagusi.

Santurziko trainerua, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko ekainaren 30a
12:46
Entzun

Santurtzik garaipen historikoa lortu du Lekeitiko uretan (Bizkaia). Bere ibilbideko lehenengo bandera eskuratu du maila gorenean. Santurtzi jaun eta jabe izan da, eta lau segundoko aldea atera dio bigarren izan den Orioko traineruari. HIrugarren, Donostiarra izan da, eta laugarren postuan sailkatu da Hondarribia. Sailkapenean atzerago gelditu dira Zierbena, Cabo, Urdaibai, Kaiku, Ondarroa, San Pedro, Lekittarra eta Astillero, hurrenez hurren.

Sailkapen orokorrean, Oriok jarraitzen du buruan, 46 punturekin. Zazpi puntuko aldea du Hondarribiarekiko. Azken horrekiko puntu bakarrera dira Santurtzi eta Zierbena. Bosgarren postuan da Donostia, 36 punturekin eta, 29 punturekin, seigarren da Urdaibai azken hiru urteetako txapelduna.

Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunak nagusitu da. Bost segundoko aldea atera dio Oriori, eta alde handiagoarekin amaitu dituzte lanak Donostiarrak eta Hondarribiak. Donostiarra irabazlearengandik 20 segundora gelditu da, eta 26ra haldu da Hondarribia.

Sailkapen nagusian, Arraun Lagunak eta Orio zazpi puntura berdinduta daude buruan. Lau puntu ditu Donostiarrak eta bi dauzka Hondarribiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.