Hezkuntza

Beken aurkako sententzia autogobernuaren aurkako "erasotzat" jo du Uriartek

Ostiralean argitaratu zen epaia, 2016an EAEko Auzitegi Nagusiak onartutakoa berretsiz.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, agerraldi batean. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko uztailaren 1a
07:15
Entzun

Aurreko ostiralean Espainiako Auzitegi Gorenak argitaratutako sententziaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak ez du eskumenik Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza bekak arautzeko. Epaileek diotenez, Espainiakoaren “sistema paralelo bat” sortzen dute, eta ez dute “berdintasuna” bermatzen ikasleen artean.

30 urte daramatza Eusko Jaurlaritzak laguntza horiek kudeatzen, baina 2013an LOMCE legea onartzean Espainiako Gobernuak irizpide batzuk ezarri zituen Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitatekoak ez diren goi mailako ikasleen beketarako. Horren arabera, 1.600 euroko diru laguntza jasoko lukete ikasleek, aldagai batzuen arabera kantitatea handitzeko aukera izanik. Errentaren araberakoa da diru laguntza, bai Espainiako Gobernuarena, bai Jaurlaritzak eskainitakoa, baina azken horretan, izan beharreko diru sarrera minimoak altuagoak dira. Beraz, ikasle gehiagok izango lukete aukera laguntza jasotzeko.

Auzitegi Gorenak EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia onetsi du horrela, Hezkuntza Ministerioaren araudia “oinarrizkoa” dela esanez; Auzitegi Nagusiak 2016an desegin zituen 2014-2015 urteetako bekak.

Sententziak EAEko beken sistema baliogabetzen du. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak “autogobernuaren aurkako erasotzat” jo du epaia, eta adierazi du Espainiako Gobernuarekin bilera bat eskatuko duela gobernu berria eratu bezain pronto, epaiak izan ditzakeen ondorioen harira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.