Ezbeharra

Hamalau soldadu hil dira Errusian, urpeko militar batek su hartuta

 Ikerketa abian da sutea zer dela-eta piztu den argitzeko.

jarraia168379.jpg
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 2a
14:32
Entzun

Urpekoan piztutako sutearen ondorioz hil dira 14 soldaduak. Sutea, ikerkuntzara bideratutako urpeko militar batean izan da, gaur goizean. Zenbait komunikabide errusiarren arabera, AS-12 izeneko itsaspeko nuklearra da istripua izan duena, Losharik izenez ere ezaguna. Urpeko horrek 6.000 metroraino jaisteko gaitasuna du.

Ezbeharra Errusiako uretan izan da, itsas hondoa ikertzera bideratutako Iparraldeko Itsasoko Ontzidia gailuan. "Batimetria proba batzuk egiten ari ziren bitartean hasi da sutea", adierazi du ministerioak. Ondorioz, han lanean zebiltzan 14 militar hil dira, kea arnasteagatik. Itsaspekoa Severomorskeko ontzi-base errusiarrean dago oraintxe, eta istripuaren kausak zein izan litezkeen ikertzen ari dira. Baza Telegram kanalaren arabera, zaurituak ere izan dira istripuan, eta Errusiako itsas armadaren ospitalean artatzen ari dira. 

Ez da istripua izan duen lehen urpeko errusiarra. 2008an 20 pertsona hil eta 21 zauritu ziren beste itsaspeko batek izan zuen istripuan. Hala ere, Kursk urpekoak ditu historiako daturik lazgarrienak. 2000. urtean izan zen istripua, eta 118 eskifaiakide hil ziren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.