Hezkuntza

Eskoletako segregazioa eragozteko, beharrean diren familiei laguntzak emango dizkiete Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak gaur goizean izenpetu duten hitzarmen esparruaren helburuetako bat da.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia, gaur goizean. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
arantxa iraola
2019ko uztailaren 3a
08:57
Entzun

"Egun garrantzitsua da". Gasteizko alkate Gorka Urtaranek nabarmendu egin nahi izan du gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Cristina Uriarterekin izenpetu duen akordioaren garrantzia. Gazteak "aukera berdintasunean" heztea ezinbestekoa dela gogorarazi du, eskoletako segregazioa erakusten duten datu aski kezkagarriak daudela gaur egun, eta horri aurre egin nahi diotela. Izan ere, guraso bat atzerritarra duten ikasle gehienak sare publikoan daude gaur egun hirian: %83. Ikasleen indize sozioekonomikoa jaitsi egin da, gainera, zentro publikoetan. Hainbat salaketa egin dira egoera horren harira, eta okerrera ari dela ere salatu dute, gainera.

"Arazoa ez da egun batetik batera amaituko", onartu du Uriartek. Auziaren gaineko kezka aspalditik dutela esan du, lanean ari direla, eta orain sinatu duten hitzarmenarekin neurri gehiago hitzartu dituztela eskoletako egoera hobetze aldera. Besteak beste, beharrean diren familiei laguntzak ematen hasteko asmoa dute; ez dute zehaztu oraindik, hala ere, nolakoak izango diren. "Erakargarriak" bihurtu nahi dituzte, halaber, jatorri eta izaera askotako ikasleak dituzten zentroak: Magnet-Erakarri programa bideratuko dute horretarako. Katalunian eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan ikusitako ereduak oinarri hartuta garatuko dutela azaldu dute.

Hitzarmena bete ahala, "ekitatea" bermatzeko oinarriak jarriko direla adierazi dute, ikasleen banaketa egokiagoa izango dela, eta "kalitatezko hezkuntza" bermatuko zaiela ikasle guztiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.