Entzierroa

Hiru adarkatu utzi ditu lehen entzierroak

Adarkadak zangoan jaso dituzte bi korrikalariek, eta hirugarrenak lepoan. Bi minutu eta 41 segundo nahikoak izan dituzte Puerto de San Lorenzoko zezenek iblbidea egiteko.

Sanferminetako lehen entzierroa. IDOIA ZABALETA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko uztailaren 7a
11:03
Entzun

Lehen entzierroa izanik, ez da beste batzuetako jende olderik izan Iruñean. Horrek erraztu egin du korrikalarien eta zezenen lana. Izan ere, azkar egin dute animaliek plazarainoko ibilbidea, nahiz eta bidean gutxienez bost zauritu eragin. Haietako hiruk adarkadak jaso dituzte zangoetan eta lepoan, eta beste biek kolpeak hartu dituzte buruan. Hiru eraman behar izan dituzte erietxera, tartean adarkatuetako bat.

Ohiko moduan santuari abestu ostean, suziria bota eta irten dira Puerto de San Lorenzo ganaduetxeko zezenak kortatik. Azkar joan da taldea Estafetara heldu arte. Han zezenetako bat erori egin da eta atzean geratu da. Orduan izan sortu dira lasterketako arrisku une nagusiak, atzean geratutako animalia noraezean ibili baita une batez. Hain zuzen ere orduan jaso du adarkada korrikalarietako batek.

Zezenetako bat atzean geratzen zen bitartean, gainontzekoek aurrera jarraitu dute eta unaien laguntzarekin berehala sartu dituzte ikuiluetara. Azken zezenak ere laster aukitu du plazarako bidea eta orotara bi minutu eta 41 segundo behar izan du taldek ibilbodea osatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.