Arrauna

Oriorentzat izan da Coruñako bandera

Lan ona egin du Hondarribiak ere ohorezko txandan, eta bandera eskuratzetik gertu ibili da.

Orioko trainerua, atzo, Coruñan. EUSKO LABEL LIGA
2019ko uztailaren 7a
15:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Hondarribia izan da azkarrena Coruñako gaurko estropadan, baina Oriok atzoko aldeei eustea lortu du eta ondorioz beretzat izan da bandera. Larri bili dira Jon Salsamendirenak eta ahalegin handia eginda lortu dute lehen postuari eustea. 

Gaurkoan laugarren tokiarekin konformatu behar izan du Oriok, eta bere aurretik amaitu dute ohorezko txandan Hondarribiak, Donostiarrak eta Zierbenak.

Sailkapen orokorrari dagokionez, berriz, bigarren tokian da dagoeneko Hondarribia Oriorengandik sei puntura, eta hirugarren da Santurtzi hamar puntura. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.