Sanferminak

Asiron airean jauzika ibili du Armonia Txantreana peñak

Peñaren txarangarekin dantzan ari zela, besotik heldu eta taldearen erdira eraman zuten atzo alkate ohia. Hainbaten artean altxatu eta andetan ibili zuten.

2019ko uztailaren 8a
07:23
Entzun

Iruñeko ordezkari politikoek hainbat tentsio une pasa dituzte sanferminetako lehen egun hauetan. Txupinazoan udaltzaingoak indarrez kendu zien ikurrina Maider Beloki EH Bilduko zinegotziari eta Itziar Gomez Geroa Baikoari, udaletxeko balkoian zabaltzera zihoazenean. Esku hartze horretan, udaltzainek min hartuta utzi zuten Beloki, eta ospitaleratuta dago, zerbikaletako kontrakturarekin. Atzo, berriz, Kuria kalean Enrique Maia alkateari oihu egin zioten prozesioan bildutako hainbat herritarrek: "UPN kanpora", "faxistak" eta antzekoak. Foruzainek babesturik atera behar izan zuten tarte batzuetan. Joseba Asiron alkate ohiak ere aldeko eta kontrako oihuak entzun zituen.

Sanferminetan izan da egoera lasaigarri eta alaiagorik, ordea, baita politikarientzat ere. Txantreako Armonia peñak prozesioko tentsioak askatzen lagundu zioten atzo Asironi: kalean harrapatu zuten, peñaren txarangaren doinuan saltoka, eta besotik helduta eraman zuten peñaren erdiraino. Alkate ohia gizon handia da, baina peñakoek panpina bezala ibili zuten, hainbaten artean. Besoekin altxatu eta airera bota zuten bospasei aldiz. Iruñeko sarferminetan ikus daitekeen irudi harrigarri eta eguneroko errealitatetik aparteko horietako bat izan da.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.