Entzierroa

Hirugarrenaren bidetik laugarrena

Bi minutu eta 19 segundoan egin dute ibilbidea Jandilla etxeko zezenek. Ez da adarkaturik egon, baina lau lagun eraman behar izan dituzte erietxera, haietako bat konorterik gabe.

Laugarren entzierroa. LANDER ARROYABE OLAORTUA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko uztailaren 10a
07:19
Entzun

Azkarra eta garbia izan da laugarren entzierroa ere. Bi minutu eta 19 segundoan sartu dira plazara Jandilla ganadutegiko zezenak. Aurreko urteetan arrisku uneak eta adarkatu ugari eragin badituzte ere, ez da hala izan gaurkoan. Baina hainbat korrikalari artatu behar izan dituzte kolpeen ondorioz; haietako lau, gainera, erietxera eraman behar izan dituzte.

Suziria lehertu orduko zabaldu dituzte kortako ateak, eta irten dira joaldunak eta zezenak Iruñeko karriketara. Taldean joan dira ia bide guztian animaliak, eta ugari izan dira haien artean sartzeko ahaleginean elkarri traba egin eta erori diren korrikalariak.

Estafeta inguruan, zezenetako bat atzean geratu da bi joaldunekin batera, gainontzekoak kailejoira zihoazen bitartean. Baina segundo gutxi batzutako atzerapena izan da hiru animaliena. Berehala sartu dira haiek ere plazara.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.