KPI-a

Inflazioak behera egin du berriro, eta %0,8an geratu da ekainean

%0,1 egin du behera hilabete batetik bestera, batik bat energiaren prezioak merkatu direlako.

Gasolina eta gasolioa merkatu dira azken hilean. EMILIO NARANJO / EFE
xabier martin
2019ko uztailaren 12a
15:27
Entzun

Urteko lehen seihilekoa joana da, eta Hego Euskal Herriko inflazioa eremu apaletara doala berretsi du ekaineko KPIak, %1etik behera geratu baita, %0,8an hain zuzen. Maiatzetik ekainera %0,1 egin du behera, eta, horrenbestez, 2018ko urtarrilaz geroztik ez da izan inflazio apalagorik. Iazko urte hasieran %0,5eko KPIa izan zen Hegoaldean, baina, ordutik eta gaur arte, beti izan da %1 edo hortik gorakoa.

Bizitzaren garestitzea neurtzen duen erakusleak behera egiteko arrazoi nagusia energiaren merkatzea izan da. Harekin batera, etxebizitza (-%1,4), edari alkoholdunak eta tabakoa (-%0,1) eta botikak (-%0,1) merkatu dira. Zer igo den? Hotelak eta jatetxeak (%2,2), garraioa (%1,7), jantziak eta zazpatak (%1) eta irakaskuntza (%0,8).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.