Sutea

Gutxienez 26 pertsona hil dira Japonian, nahita piztutako sute batean

Hainbat zauritu daude, eta larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute hildakoen kopuruak gora egin dezakeela. 41 urteko gizonezko bat atxilotu dute.

Kyoto Animation enpresaren eraikina. JIJI, EFE
2019ko uztailaren 18a
12:54
Entzun

Kyoto Animation enpresaren egoitzari su eman dio 41 urteko gizonezko batek, eta gutxienez 26 pertsona hil dira sutean, gehienak kea arnastearen ondorioz. Zaurituak ere dozenaka dira, eta horietako batzuk larri daude. Poliziaren arabera, gizonezkoak erregaia bota du inguruan, eraikinari su eman aurretik. Gizonezkoa atxilotu egin dute, eta erietxera eraman dute.

Kyoton goizeko 10:30 inguru zirenean piztu da sua hiru solairuko eraikinean. Hildako gehienak azken solairuan zeuden sua piztu dutenean, eta kea arnastuta hil dira. Bigarren solairuko langileetako batzuek, ordea, ihes egitea lortu dute. Erreskate taldeek lanean dihardute oraindik ere. Orotara, 70 pertsona zeuden eraikinaren barruan sutea hasi denean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.