Lan istripua

Behargin bat hil da Mungian, orga garratzaile batek harrapatuta

Lamincer enpresan gertatu da istripu hilgarria, Thyssenkrupp taldeko lantokian.

Lamincer enpresa, Mungian. BERRIA
xabier martin
2019ko uztailaren 19a
10:02
Entzun

Osakidetzaren helikoptero bat Mungiako (Bizkaia) Lamincer enpresara joan da minutu batzuk lehenago jazotako lan istripu batean larri zauritutako behargin bat artatzera. Thyssenkrupp taldeko Mungiako lantokian ari zela, orga garratzaile batek harrapatu du 57 urteko langilea, Sukarrietakoa; itxura batean, orga garraiatzaile hori beste lankide bat gidatzen ari zen, baina istripua zerk eragin duen ezezaguna da oraindik, eta Osalanek ikerketa abiarazi du.

Istripuaren berri emateko deia 12:40ean jaso dute larrialdi zerbitzuek, baina helikopteroak ez du zauritua eraman ospitalera, 14:20rako 2019an beharrean hildako azken langilearen heriotzaren berri eman dutelako medikuek. LAB sindikatuak esan du Lamincer enpresako langile batzordea bilera bat egin duela gertatutako nola salatu adosteko. Astelehenean 24 orduko lanuztera deitu dute, eta 10:30ean elkarretaratu egingo dira lankidearen heriotza salatzeko. LABen arabera, 28 dira urte hasieratik Euskal Herrian lanean hildakoak, horietariko bederatzi Bizkaian. Mungiakoa uztaileko hirugarren langile hila da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.