AEB

Hainbat hildako utzi ditu tiroketa batek, AEBetako merkataritza gune batean

El Paso (Texas) hirian gertatu da. Iturri batzuen arabera, 22 lagun ospitaleratu dituzte. Poliziak adierazi du "hainbat hildako" izan direla, baina ez du kopurua zehaztu oraindik.

Poliziak merkatalgunera iristen. IVAN PIERRE AGIRRE / EFE
2019ko abuztuaren 3a
23:29
Entzun

El Pasoko Poliziaren arabera, Walmart eta Cielo Vista Mall saltoki handietan eta haien inguruetan gertatu da tiroketa, 11:00ak zirenean (Euskal Herrian, 18:00ak).

Saltokietako kamerek gizonezko bat grabatu dute, arma batekin haietara sartzen, eta tiroka hasten. Dendetan zeudenek bideoak grabatu eta zabaldu ere egin dituzte.

Polizia eta FBI bertaratu dira lekura, inguruak itxi, eta atxilotu egin dute pertsona bat. 21 urteko gizonezko bat da. Ez dute azaldu zergatik gertatu den tiroketa.

Hasieran zabaldutako berrien arabera, tiratzaileak hiru izan zitezkeela zabaldu da, baina gero Poliziak berak berretsi du susmagarria bakarra dela, atxilotutako gizon hori.

Astebete eskas da AEBetan azkeneko tiroketa gertatu zela. Gilroyn izan zen, baratxuriaren jaian. GIzon gazte batek tiroka ekin zien bertan zeudenei, eta lau pertsona hil zituen.

Gaurko erasoan zenbat pertsona hil dituzten ez da argi ordu honetan. Iturri batzuen arabera, 22 pertsona artatu dituzte ospitaleetan —horietatik bederatzi larri leudeke—, tartean hilabeteko gutxiko haur bat.

Hildakoei buruz ez dute datu ofizialik zabaldu, baina hildakoak izan direla onartu dute. El Pasoko Poliziaren buruan esan du "hainbat hildako" izan direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.