Indarkeria matxista

Sexu erasoak gaitzetsi dituzte Bilboko jaietan

Bilboko konpartsek deituta, ehunka lagunek egin dute elkarretaratzea, "Erasorik ez, ez jaietan, ez inon" lelopean.

Konpartsek Areatzan antolatu duten protesta. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2019ko abuztuaren 20a
18:28
Entzun

Asteburuan emakume batek salatu zuen gizonezko batek eraso egin ziola, eta astearte honetan jakin da goizaldean beste gizonezko batek beste andrazko bati ukituak egin dizkiola. Goizaldeko bostetan izan da, Urkixo zumarkalean; 40 bat urte ditu gizonak, eta emakumeak 30 inguru. Udaltzainek atxilotu dute gizona, eta emakumeak salaketa jarri dio.

Konpartsek deituta, beraz, emakumeen aurkako sexu erasoak behingoz bukatzeko eskatu dute ehunka herritarrek. Arratsaldean egin dute elkarretaratzea, Areatzan. Konpartsetako kideekin, Marijaia ere joan da protestara, eta han izan dira txupinera eta pregoilaria ere. Besteak beste, udaleko zinegotzi batzuek ere parte hartu dute protestan.

Txosna batzuetan sirenak ere jarri dituzte, alarma jotzeko, eta protestara joan direnek "Erasorik ez erantzunik gabe!" eta gisako oihuak egin dituzte. Konpartsek adierazi dute "onartezina" dela emakumeak kalean lasai ezin ibiltzea. Emakumeen aurkako eraso mota guztiak bukatzera dei egin dute. Gauerdian etenaldi bat egitekoa dute txosnetan, eta burrunbada bat ere antolatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.