Futbola

Realak azken unean lortu du garaipena, eta Alavesek hutsean amaitu du

Realak 0-1 irabazi du Mallorcaren zelaian, Odegarden gol bati esker. Alavesek aukera onak izan ditu partida amaieran, baina ezin izan dio golik sartu Espaynoli.

Alavesen eta Espaynolen arteko partida, gaur, Mendizorrotzan. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko abuztuaren 25a
09:58
Entzun

Baloiaren jabetza izan arren, Realari kostatu egin zaio Mallorcaren atea zulatzea. 83. minutuan hartu du aurre talde txuri-urdinak, Odegarden gol bati esker. Oiartzabalek pasatu dio Odegardi Moya atezainak ateratako baloia, eta futbolari norvegiarrak ondo baliatu duĀ kontraerasoa. Beste bat sartzeko aukera ere izan du gero, baina ezin izan du jaurtiketa sarera bota. Realak 2002-2003ko denboralditik ez zuen irabazten Mallorcaren zelaian. Imanol Alguacilen taldeak hiru puntuak eskuratuta hasi du aurtengo sasoia. Realekoak sendo aritu dira atzealdean.

Alavesek, berriz, hutsean amaitu du Espaynolen aurkako partida. Aukera gutxi izan dituzte talde biek, eta ez da golik izan Mendizorrotzako futbol zelaian. Alavesek azken minutuetan izan ditu aukerarik onenak, baina ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu. Puntu bana eskuratu dute, beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.