Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Barrenetxeak eta Urrizak jokatuko dute banakakoaren finala

Hernaniarrak 30-25 garaitu du Endika eta bere bigarren finalera sailkatu da.

Barrenetxeak bere bigarren finala jokatuko du. MAIALEN ANDRES
2019ko irailaren 11
17:12
Entzun

Zazpi partiduetatik sei galdu zituen Barrenetxeak Endikaren aurka, baina larunbatean Kutxabank Torneoko finalerdian bere bigarren garaipena lortu zuen, 30-25, saldistarraren kontra eta bere ibilbide profesionaleko bigarren final handia jokatuko du hilaren 14an Urrizaren kontra. 

Finalerdiak bi alde desberdin ian zituen, lehenengoan Endikak eraman zuen aurrea eta partiduaren kontrola. Ondoren berriz Barrenetxeak hartu zuen agintea eta amaieran nagusi izan zen. 

19 eta 15ekoan sakearekin asmatzen hasi zen eta sei eta zeroko partzialarekin aurretik jarri zen. Ondoren lau tantoko aldea lortu zuen eta nahiz eta Endika bira hurbildu berriz ere aldea handitu eta garaipen garrantzitsua eraman zuen poltsikora. Nekeak eragin zuzena izan zuen, Endika partiduaren bigarren zatian behera etorri zen eta hori hernaniarrak ongi aprobetxatu zuen.

Orain aurkari zailagoa izango du, sei aldiz txapeldun izan den Urriza. Asteartean aukeratu zituzten pilotak eta bakoitza gustora geratu zen. Argi dute finala irabazteko zer egin behar duten, baina gauza bat jakitea da eta beste egitea eta hor Urrizak abantaila du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.