Katalunia

Junquerasen buruzagitza babestu dute ERCko militanteek

Hautagaitza bakarra zen Generalitateko presidenteorde izandakoarena. Harekin batera zuzendaritzan berretsi dituzte Marta Rovira eta Pere Aragones ere.

Marta Vilalta, ERCko bozeramailea, artxiboko argazki batean. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2019ko irailaren 16a
09:22
Entzun

Kataluniako prozesuaren aurkako auzia dela eta, erbestean dira Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea izandakoa eta Marta Rovira idazkari nagusiak. Distantziak, ordea, ez du eragotzi ERC Esquerra Republicana de Catalunyako militanteek haien hautagaitza babestu izana alderdia zuzentzeko.

Sostengu zabala lortu du Junquerasen hautagaitzak, %90,39koa, eta berdin haren zerrendak ere: botoen %86,75 eskuratu ditu Rovirak, eta %83,99 Pere Aragones Generalitateko presidenteordeak. Aragones izango da aurrerantzean alderdiko koordinatzaile nagusia. Roger Torrent, egun Parlamentuko presidente dena, ez da zerrendan ageri, baina ganberako buru izanik, aurrerantzean ere Batzorde Eragile Nazionaleko kide izango da.

Marta Vilalta idazkariak azaldu duenez, buruzagitza berrestea zen bozketaren helburua, eta lortu dute: "Indartuta atera gara". Buruzagitza berrituak hilaren 28an zehaztuko ditu datozen urteetarako helburu eta estrategia nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.