Zinemaldia

Moriartiko zinemagileak elkarrizketatu dituzte 'Zurriolako butaka' saioaren lehen atalean

Donostiako Nazioarteko 67. Zinemaldia hastearekin batera, abian da Zurriolako butaka zinema jaialdiari buruzko telebista saioa ere. Lehen alean, Moriarti ekoizpen etxeko Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagileak elkarrizketatu dituzte. Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko den La Trinchera Infinita filmari buruz mintzatu dira.

Berria TB
2019ko irailaren 20a
19:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Saioaren lehen atelean elkarrizketatu dute Iker Ganuza Varados dokumentalaren ekoizlea ere. Mediterraneoa gurutzatzen ahalegintzen diren errefuxiatuei buruzko lanaren gainean aritu dira. Dokumentala ikusgai dago Zinemira sailean.

Bestalde, Anabel Arraizak Inaxio Esnaola Irutxuloko Hitza-ko kazetariarekin eta BERRIAko Urtzi Urkizu kazetariarekin aztertu du Zinemaldiaren hasiera.

Horrez gain, Aitor Azurki kazetariak 36ko gerrarekin lotutako hainbat kontu azaldu ditu, eta Kristina Zorita kazetari eta blogariak Perlak saileko hainbat gomendio eman ditu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.