Ezbeharra

Su hartu du Usurbilgo Ucin lantegiak

Laminatze lerroetako batean piztu da sua, arratsaldean.

Ucin lantegia, kea dariola. NOAUA
2019ko irailaren 23a
23:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Sutea 18:40 aldera piztu da, Jose Maria Ucin lantegiaren barruan, eta 20:00ak alderako mendean hartu dute suhiltzaileek. Donostiako egoitzatik joan dira suhiltzaileak Usurbilera (Gipuzkoa), hiru bat ibilgailu. Anbulantzia bat, udaltzainak eta ertzainak ere joan dira tokira.

Azkeneko berrien arabera, ez da inor zauritu ezbeharrean. Baina suak ke lerro beltz eta trinko bat altxatu du, eta lekuko batzuen arabera garrak lantegiaren goiko sabaira ere ailegatu dira. Agurtzane Solabarrieta alkatearen arabera, "kalte larriak" izan ditu lantegiak. Bizilagun batzuk ere kexatu dira, ke lainoek eragin dizkieten kalteengatik.

Osinalde industrialdean dago lantegia. Noaua aldizkariak bideoan grabatu du kea nola ari den zabaltzen:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.