Enpresak

Nafarroa Behereko Agour enpresak hirugarren gaztandegia ireki du Lizartzan

Ossau-Iraty zigilua duen gazta egiteaz gain, Idiazabalgo gazta ere egingo du.

Agouren gaztandegi berriko irekiera ekitaldia, gaur, Lizartzan.
2019ko urriaren 1a
20:38
Entzun

Egoitza nagusia Heletan (Nafarroa Beherea) duen Agour enpresak bere hirugarren gaztandegia ireki du gaur. Heletan eta Mendiben (Nafarroa Beherea) zituen orain arteko bi gaztandegiak, eta Lizartzan (Gipuzkoa) ireki berri du hirugarrena, Irunzubi industrialdean. Hain justu, industrialde horretan dago Casa Ezeiza gozotegia, Agour taldeko enpresa dena.

Gaztandegi berriarekin, ekoizten duten produktu sorta handituko dute. Orain arte Ossau-Irati zigiluko gazta ekoiztu du Agourrek, baina Lizartzan Idiazabalgo gazta ere ekoitziko dute. Gazta urdina egiten ere hasiko direla aurreratu du Peio Etxeleku enpresako presidenteak.

Informazio gehiago, Tolosaldeko Atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.