Kazetaritza

Kazetaritza feministari buruzko kongresua egingo dute bihar eta etzi, Bilbon

Mexikoko, Portugalgo, Frantziako, Espainiako eta Euskal Herriko ordezkariek parte hartuko dute. Pikara Magazine aldizkaria da antolatzaile nagusia.

Pikara-ren erredakzioan aurkeztu dute kongresua. PIKARA
urtzi urkizu
2019ko urriaren 8a
14:52
Entzun

Maria del Carmen Molife Kazetaritza Feministari Buruzko I. Kongresua bihar hasiko dute, Bilborock aretoan. Pikara-ko antolatzaileen ustez, aitzindariak izan diren hiru proiektu jarriko dituzte mahai gainean: Andra egunkaria, Frida aldizkaria eta Emakunde aldizkaria. Mertxe Arratibel, Maylin Vergara eta Arantzazu Zugasti arituko dira hedabide horien nondik norakoez. Gero, kazetari sareen inguruan mintzatuko dira Lola Fernandez Palenzuela (Kazetarien Nazioarteko Sarea), Ana Gaitero (Gaztela eta Leongo Kazetari Feministen Elkartea) eta Maite Asensio BERRIAko kazetaria. Asensiok arratsaldeko beste eztabaida batean parte hartuko du, honako kazetari hauekin batera: Goizalde Landabaso (EITB), Ana Requena (Eldiario.es), Onintza Irureta (Argia), Montserrat Boix (TVE) eta Patricia Simon (La Marea). Berri agentzien rola aztertuko dute, halaber, Cirenia Celestinok, Cristina P. Fragak eta Maria Sanzek. Eta hedabide feministen adibideak plazaratuko dituzte Klitto!-ko Ana Iruretagoienak, La PoderĂ­o-ko Antonia Ceballosek, Amazonas-eko Carmen Figueirasek eta Nazaret Castrok eta Pikara-ko Maria Angeles Fernandezek.

Ostegunean, berriz, lau tailer egingo dituzte: sareetako bortizkeria emakume komunikatzaileen kontra, lanbideko zaintzak eta autozaintzak, parekidetasunaren erronka analisten eta adituen artean, eta nola eragin begirada feminista duen nazioarteko kazetaritza. Gero, tailerretan piztutako eztabaiden eta bildutako ondorioen berri emango diote elkarri, Bilborock aretoan. Hogei komunikabidetako 150 langilek baino gehiagok parte hartuko dute kongresuan.

Pikara-ko ordezkariek nabarmendu dutenez, begirada feminista lan eta analisi tresna gisa erabiltzen duten kazetarien eta hedabideen artean ikasitakoa elkarri ezagutarazteko espazio bat ahalbidetu nahi dute. "Lorpenak ospatzeko, baina baita ere egunerokoan topatzen ditugun erresistentziei aurre egiteko estrategiak pentsatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.