Komunikazioa

‘Argia’-k mendeurren festa ospatuko du larunbatean Donostian

Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte Parte Zaharreko Trinitate plazan. Komunitatea elkartzeko baliatu nahi dute ospakizuna

Mendeurreneko zikloaren aurkzpena. JON URBE / FOKU
urtzi urkizu
2019ko urriaren 9a
13:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Hispanitatearen egunari buelta eman, eta «deskolonizatzeko» helburuarekin, Argia aldizkariak mendeurren festa ospatuko du larunbat honetan Donostian. «Komunitatea elkartzeko» baliatu nahi dute ospakizuna, eta, horretarako, adin guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte.

Hasteko, 11:00etan, haurrentzako jolas bereziak egingo dituzte Urgullen —Trinitate plazatik abiatuko dira—. Plaza beretik, 12:00etan, ibilbide historiko bat hasiko dute, Urko Apaolaza historialariaren azalpenekin eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe bertsolariekin. 13:00etan, sokadantza egingo dute. Eta Trinitate plazan bertan, herri bazkaria egingo dute; proposatu dute bakoitzak berea eramatea, baina mahaiak jarriko dituzte, eta sagardo barrika bat egongo da.

Arratsaldean, beste hainbeste ekitaldi egongo dira: 16:00etan, Pobresiak emanaldia; 17:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen ikuskizuna; 18:00etan, NAN «arrotzen» jaurtiketa txapelketa; 19:00etan, kalejira eta dantzak; eta 20:30ean, lau talderen kontzertuak: Amaren Alabak, Mursego, Balerdi Balerdi eta Niña Coyote eta Chico Tornado.

Ostiralean, berotuz joateko, Napardeath filma emango dute Trinitate plazan, 21:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.