Musika

Berri Txarrak-ek zazpi kontzertu berri iragarri ditu urrirako

Beude birari dagozkion kontzertuak dira, eta, beraz, gaztetxe eta areto txikietan izango dira emanaldiak.

jarraia172300.jpg
2019ko urriaren 11
12:31
Entzun

 

Datorren ostiralean, Amurrioko Burubio kultur elkartean (Araba) izango dira; larunbatean, Baionako Zizpa gaztetxean, eta, igandean, Elorrioko gaztetxean (Bizkaia). Taldeak beste lau kontzertu emango ditu hurrengo astean. Urriaren 24an, Getxoko Muxikebarrin (Bizkaia) izango dira; urriaren 25ean, Bermeoko Kafe Antzokian (Bizkaia); urriaren 26an, Hernaniko Oialumen (Gipuzkoa) eta urriaren 27an, Larragako La Lagunan (Nafarroa).

Sarrerak igandean jarriko dira salgai, 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko gaztetxeetako emanaldietarako, berriz, sarrera fisikoak salduko dira soilik. Gainontzekoetarako, sarean izango dira salgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.