Lan gatazkak

Cie Alurecyko beharginek lortu dute beste lanpostu batzuetan jar ditzaten bermatzea

26 eguneko grebaren ostean, Elgetako lantegiko zuzendaritzarekin akordioa lortu du LAB sindikatuak.

Cie Alurecyko langileek joan den ekainean Bilbon egindako elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Irune Lasa.
2019ko urriaren 11
14:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Lantegia itxi egingo zela jakinda, euren lanpostuen defentsan, irailaren 17tik greba mugagabean zeuden Elgetako (Gipuzkoa) Cie Alurecyko beharginak. 26 egunen buruan, LAB sindikatuak eta lantegiko zuzendaritzak akordioa erdietsi dute, eta, adostutakoaren arabera, Elgetan aritzen ziren langile guztiek orain bermea dute Cie taldeko beste lantegi batzuetan beste lanpostu batean jarriko dituztela.

Hitzartu dute, halaber, langile bakoitzari gutxienez orain arte zituen soldatak eta lan baldintzak bermatuko zaizkiola. LABen arabera, "langileen esku egongo da, hala nahi izanez gero, beste lanpostu batzuetan jartzeari uko egitea, legeak ezartzen duen kalte-ordaina baino handiagoaren truke". Cie Alurecyko langileek akordioa ontzat eman dute gaur egindako batzarrean. LABek Elgetako herriaren eta inguruko langileen elkartasuna eskertu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.