Futbola

Lehen Mailako futbolariek asteartean erabakiko dute greba egin ala ez

AFEk taldeetako ordezkariak deitu ditu bilera batera “negoziazioen berri” eman eta hartu beharreko neurriak aztertzeko

Ainho Tirapu Athleticeko atezaina baloia urruntzen, iragan idandeko derbian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 17a
16:37
Entzun

Emakumezkoen ligako Lehen Mailako futbolariek asteartean erabakiko dute greba egingo duten ala ez. AFEk, jokalari gehienen sindikatuak, bilera batera deitu ditu talde bakoitzeko ordezkariak, Lehen Mailako klubekin izandako negoziaketen nondik norakoak azaldu, eta “hartu beharreko neurriak” aztertzeko. Asteak dira jokalariek greba egitearen aukerarik buruz hitz egiten ari direla, baita publikoki ere, eta astearteko bilera erabakigarria izango da pauso hori emateko.

AFEk, ohar bidez, “errespetua” eskatu du futbolarientzat “kirolari eta langile” bezala. Errespetu horrek zifra bat du taldeekin izaten ari diren negoziaketetan: lanaldia, gutxienez, %75ekoa izatea, alegia, sei ordu kotizatzea. Gaur egun hori da talka gai nagusia bi aldeen artean. Negoziaketen hasieran jokalariek %100 eskatu zuten, eta %75era jaitsi zuten borondate on keinu bezala. Taldeek, baina, momentuz ez dute erakutsi %50etik igotzeko asmorik. Soldatari dagokionez, aldiz, akordia gertuago dagoela dirudi, bi aldeek onartu baitute gutxienez 16.000 euroko soldata gordina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.