Noiz sortua: 2019-10-30 16:12:14

Pilota

Ezkurdia ez da gustura geratu pilotekin

Labriten jokatuko duten Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdirako pilotak apartatu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak. Ezkurdiak pilota "biziagoak eta indartsuagoak" nahi zituen; Jaka, berriz, konforme geratu da.

Ezkurdia ez da gustura geratu pilotekin
Ezkurdia ez da gustura geratu pilotekin

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko urriak 30

Larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko duten lau eta erdiko finalerdietako partidarako pilotak aukera dituzte Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak, eta egungo txapelduna ez da gustura geratu aurkitutakoarekin. Aukeraketa amaieran, haserre keinu bat egin, eta adierazi du saskian pilota "biziagoak eta indartsuagoak" egotea espero zuela. Jakak ulertu du Ezkurdiaren kexua, eta onartu du Arbizuko aurrelariaren joko erarako aproposagoak direla abiadura handiagoko pilotak. Berak, berriz, nahi zuena topatu duela onartu du.

Biak partidari begira jarri dira, eta aurkaria egiten ari den txapelketa goraipatu dute. Jakak izandako eboluzioari erreparatu dio Ezkurdiak . "Erasoan beti moldatu izan da ondo. Baina nik uste dut defentsan aurrerapauso nabarmena eman duela". Haren ustez, horrek ahalbidetu dio Jakari estreinakoz txapelketa garrantzitsu bateko finalerdietan egotea. Jakak, berriz, Ezkurdiak txapelketa handietan lehiatzen ikasi duela azpimarratu du, eta faborito ikusten duela. "Enpresako pilotaririk garrantzitsuenetako bat da".

Bi pilotariek aurtengo lau eta erdiko San Fermin Torneoko kanporaketetako batean aritu ziren elkarren aurka, eta Ezkurdia nagusitu zen: 22-17. "Akats asko egin nituen partida hartan, eta, oraingoan hainbeste opari eginez gero, ezinezkoa izango da irabaztea", berretsi du Jakak.

Jaialdia 17:45ean hasiko da, eta eserleku guztiak beteta egotea espero da. Irabazleak azaroaren 17an jokatuko du finala, Nafarroa Arenan, Altuna III.a-Laso finalerdiko garailearen kontra. Finalerdi hori igandean jokatuko da, Bilboko frontoian.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna