Enpresak

Siemens Gamesak itsasoko 11 haize errota egingo ditu, Norvegiarako

Equinor konpainiaren proiektu baterako egingo dituzte haize errotak. Halako plataformarik handiena izango da munduan, Zamudioko enpresak nabarmendu duenez.

Gamesaren haize errota bat Kanarietan, artxiboko argazkian. ÁNGEL MEDINA G. / EFE
Hodei Iruretagoiena.
2019ko urriaren 31
13:26
Entzun

11 haize sorgailu egingo ditu Siemens Gamesak, energia eolikoa lortzeko Norvegiako itsas plataforma baterako. Ohar bidez azaldu dutenez, munduko itsas plataforma handiena izango da Equinor konpainiaren proiektua, Hywind Tampen izenekoa; lehen aldiz, gas eta petrolio plataformak hornituko ditu. Denera, 88 megawatt sortzeko gaitasuna izango du, eta Zamudiko enpresaren arduradunen esanetan, urtero 200.000 tona CO2 isurtzea eragotziko dute. Itsas plataforma hori 2022 amaierarako martxan jartzea espero dute, eta 2030erako hamabi milioi etxeri energia ematea.

Siemens Gamesak lehen ere egin izan du lan Equinor konpainia norvegiarrarekin, 2009tik aurrera. Gaur iragarritako proiektu hori garatzen aritu da, eta baita Eskoziako Hwind Scotland proiektuan ere. Gaur egun, horixe da maila komertzialean itsasoko parke eolikorik handiena.

Lurrekoetan ez ezik, offshore edo itsasorako haize erroten negozioan hazten ari da Siemens Gamesa. Joan den astean, Alemaniako Senvionen zati handi bat erosi zuela jakinarazi zuen. Tartean. Vagosko (Portugal) lantegia. Handik hamabost kilometro eskasera, Aveiron, produktua azkar itsasoratzeko portua du, eta produkzio kostuak merkatzeko aukera emango dio. Siemens Gamesak badu haize erroten fabrika bat Agoitzen (Nafarroa), eta, ondorioak ikusteko dauden arren, erosketa hori kezkaz hartu dute sindikatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.