Arrauna

Hondarribian sei arraunlarik utzi dute taldea, eta lau izango dira berriak

Datorren astelehenean hasiko dituzte entrenamenduak Mikel Orbañanosen arraunlariek.

Aitor Manterola Garate.
2019ko azaroaren 7a
13:39
Entzun

Hondarribiak zehaztuta dauka datorren denboraldiko taldea, eta, aurtengoarekin alderatuta, aldaketak izango dira. Taldea eta arrauna utzi dutenak Gonzalo Carrion, Iñigo Bertiz, Gorka Egiazu eta Meltxor Amunarriz dira; Endika Lopez Donostiarrara joan da, eta Adrian Gonzalez Santutzira. 

Zulo horiek betetzeko, lau arraunlari hauek izango dira berrikuntzak: Alain Osanbela eta Julen Fernandez (Donostiarra), Gaizka Gorostiaga (Getaria) eta Battit Ondikola (Lapurdi). 

Datorren astelehenean hasiko dira entrenamenduetan Mikel Orbañanosen aginduetara. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.