Lan gatazkak

Villatuertako New Collagenan prest daude greba mugagabea hasteko

LABek ostiralera atzeratu du enpresa itunaren alde gaur bertan abiatzekoa zen mobilizazioa, negoziazioak aurrera doazelako

New Collagena enpresa, Villatuertan. BERRIA
xabier martin
2019ko azaroaren 13a
10:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Langile batzordea eta New Collagenako zuzendaritza gerturatzen ari dira hainbat esparrutan, baina ez soldatenean, eta LAB sindikatuak ordu batzuk atzeratu du Villatuertako (Nafarroa) enpresa horretarako egindako greba mugagaberako deialdia. Sindikatuak bertan behera utzi du gaur abiatzekoa zen lanuztea, baina etziko deitu du. Azaroaren 15ean, 14:00etan, hiru eguneko greba hasiko da, beraz, eta azaroaren 18an, astelehenez, greba mugagabe bilakatuko da protesta 14:00etatik aurrera. Hori baino lehenago akordiorik lortzen ez bada, noski.

LABek adierazi du, ohar baten bidez, ez diola utziko "langileen eskaera justuen aldeko babesa emateari", eta "azken unera arte" negoziatzen jarraituko duela akordio on bat erdieste aldera. "Eta, hala ez balitz, ortziralean han egonen gara: kalean, aurpegia ematen".

Behien kolagenoa

Behien kolagenoa ustiatzen du enpresa horrek, eta sindikatuak dio fakturazioa bikoiztu egin duela azken hiru urteetan. Zazpi langile finko ditu enpresak, eta borrokari heltzea erabaki dute, Espainiako kimika alorreko hitzarmena atzean utzi eta enpresa itun bat lortzeko. LABek dio hiru urtean 3,5 milioi eurotik 7 milioira baino gehiagora egin duela salto fakturazioak, eta hala ere pertsonal gastuak %9 baino ez direla. Horrez gain, zazpi langileko lantalde txikia izanda ere, bost txandako lanaldiak egiten ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.