Albistea entzun

Politika fiskala

Ondare zerga kentzeko aukerari hauspoa eman dio Azpiazu sailburuak

Esan du balizko aldaketa hori PFEZean progresibotasun handiagoa ezarriz orekatu beharko litzatekeela, atzerapausorik egon ez dadin

Pedro Azpiazu artxiboko argazki batean.
Pedro Azpiazu artxiboko argazki batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Xabier Martin -

2019ko azaroak 20

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ondare zerga kentzeko aukerak indar handiagoa dauka atzodanik, zerga politika erabakitzen dutenen artean ez delako nolanahikoa aukera horri ateak ireki dizkion azken ahotsa. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak hauspoa eman die azken hilabeteetan aberastasuna zergapetzen duen tarifa kendu beharko litzatekeela esaten ari diren EAJko agintariei, tartean Arabako eta Bizkaiko foru aldundikoei. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak hauspoa eman die azken hilabeteetan aberastasuna zergapetzen duen tarifa kendu beharko litzatekeela esaten ari diren EAJko agintariei, tartean Arabako eta Bizkaiko foru aldundikoei.

Azpiazuk, ordea, baldintza batzuk aipatu ditu ondare zerga kentzeko aukeraz aritu denean. Hain zuzen, progresibotasunaz aritu da, gehien duenak zerga gehien pagatu behar duela finkatzen duen kontzeptuaz. Aditzera eman du PFEZko tasa igo beharko litzaiekeela 70.000 euroko errentak gainditzen dituztenei, progresibotasun handiagoa egon dadin errenta zergan, eta oreka dadin nolabait ondare zerga kentzea. Ogasun sailburuaren ustez, izan ere, azken bilketan konpentsatu beharra legoke banakoen ondasunak zergapetzen dituen zergaren ekarpenaren balizko galera.

‘Nik ez dut nahi, baina...’ moduko esaldien doinuz aritu da Azpiazu Madrilgo erkidegoa egiten ari den lehia bidegabeari begira jarrita: «Madril tentazioa da zerga hau pagatzen duten batzuentzat, zergadun kopuru handi batentzat». PP, C’s eta Vox alderdiek gobernatzen duten Espainiako erkidego horretan ez dago ondare zergarik, eta praktikan salbuetsita daude zergadun guztiak oinordekotzen zergatik. Arabako eta Bizkaiko foru agintariek aditzera eman dute zergadun asko ari direla Madrilera aldatzen hango paradisu fiskala baliatzeko; Azpiazuk uste du, dena den, ondare zerga ezin dela kendu «besterik gabe».

Erreforma fiskala lantzen

Hiru diputazioek eta Jaurlaritza erreforma fiskal bat lantzen ari dira jada, eta aurreikusi dute datorren urtean plazaratuko dutela. Litekeena da proposamen horrek aldaketa sakonak jasotzea ondare zergan, edota zuzenean kentzea, ikusita aukera horrek zer-nolako aliatuak dituen EAJren barruan.

Ez dira gutxi, ordea, Madrilgo lehia aitzakia dela diotenak eta oinarrian eztabaida politiko-ideologiko bat dagoela ikusten dutenak. Horien artean koka daiteke ELA. «Bizkaiko eta Arabako diputatu nagusiek Esperanza Aguirreren izpiritua berpiztu nahi dute. Aberatsenen alde jokatzen dute, inolako lotsarik gabe. Argi dago pozik daudela desberdintasunen hazkundearekin», ziurtatu du Mikel Noval sindikatuko ikerketa bulegoko arduradunak. Haren iritziz, zerga bidez gehiago bildu behar da, eta ez gutxiago. «Deigarria da zer-nolako erraztasunez proposatzen dira [ogasunen kutxetan] 317 milioi gutxiago sartzea eragingo luketen neurriak».

Baina zenbat ondare handi joan dira Euskal Herritik Madrilera ondarearen zerga edo oinordekotzaren zergarengatik? Gipuzkoako Aldundiaren arabera, ez dira halakorik nabaritzen ari, eta ez du orain arte ondare zerga kentzeko asmorik erakutsi.
Harmonizazio fiskalaren izenean, Bilduren foru gobernuak ezarritako Aberastasunaren eta Fortuna handien zerga aldatu eta ondare zerga bihurtu zuen EAJ eta PSEren gobernuak, eta iaz aldaketa burutu zuen tarifak Bizkaiaren eta Arabaren pare jarrita. Gipuzkoak ere berriro ezkutu fiskala duela, ogasunen bilketan jaitsiera handiena islatzen ari da ondare zerga, 2011n zerga hori berreskuratu zenetik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko

Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Luiz Inacio da Silva <em>Lula</em> Brasilgo presidentea eta Alberto Fernandez Argentinako presidentea Buenos Airesen. ©EFE

'Sur': diru komun berria Hego Amerikan

Iñaut Matauko Rada

Brasilek eta Argentinak, Hego Amerikako ekonomiarik indartsuenek, diru komun berri bat sortzeko bidea hasi dute aurten. Nahiz eta nazioarteko merkataritzan bakarrik erabiliko litzatekeen, galdera asko sortzen hasi dira gaiaren inguruan, Argentinaren egoera ekonomiko eta finantzario makalagatik batez ere.

Adegiko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. ©FOKU

Lehengaien eta energiaren prezio handiak dira Gipuzkoako enpresen kezka nagusi

Iñaut Matauko Rada

2023an Gipuzkoako ekonomia %0,5 eta %2 artean handituko dela aurreikusten du Adegik. Enpleguaren inguruko datuak pandemiaren aurrekoak baino hobeak direla gehitu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.