Noiz sortua: 2019-11-29 18:20:36

Greba iraunkorra nahi dute Frantziako sindikatuek, «ekonomia blokeatzeko»

Frantziako Gobernuaren pentsio erreformaren kontra aterako dira abenduaren 5ean. Greba orokorrera deitu dute eta mobilizazio jendetsua espero dute

FSU, CGT eta FOko ordezkariak, prentsaurrekoan
FSU, CGT eta FOko ordezkariak, prentsaurrekoan Bob Edme

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko azaroak 29

Azken urteetako mobilizazio jendetsuena izatea nahi dute, 1995eko pentsioen erreformaren kontrako protestaren heinekoa. Orduan, gibel egin zuen Frantziako Gobernuak; oraingoan ere lortuko dutela espero dute sindikatuek. Greba orokorra deitu dute abenduaren 5erako, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ezarri nahi duen pentsio sistema berria salatzeko.

Ipar Euskal Herrian, Baionan eginen dute manifestazioa, 10:30ean, Lan Burtsatik abiatuta. CGT, FO eta FSU sindikatuek agerraldia egin dute, langileak parte hartzera deitzeko. Baikor daude, normalean mobilizatzeko ohiturarik ez duten enpresa batzuetan greba deialdiak egin dituztelako jadaneko. «Langile batzuen deiak ere izan ditugu, haien enpresan sindikaturik ez dagoela eta greba egiteko nola egin behar duten galdeginez», azaldu du Frederic Mauguy CGTko kideak. Azken asteetan, enpresaz enpresa aritu dira, langileak informatzeko eta grebara deitzeko.

«Denak galtzaile»

Sindikatuen arabera, lehentasuna ez da pentsio sistema aldatzea, hura diruztatzeko moduaz gogoetatzea baizik. Funtsean, Frantziako Gobernuaren zinezko asmoa pentsioen heina apaltzea dela diote. François Fillon Frantziako lehen ministro zenaren hitzak oroitarazi ditu Herve Larrouquert FO sindikatuko departamenduko idazkariak: «Puntutako erretiroa, pentsioen heina apaltzeko da», adierazi zuen hitzez hitz.
Sistema berriarekin sektore guzietan galduko dutela uste du Cecile Sendarain FSU irakaskuntzako sindikatuko eledunak. «Guretzat galera ikaragarria da». Egin dituzten simulazioen arabera, erreformaren ondorioz hilabetero mila euro galduko lituzkete irakasleek. «Gerla deklarazio bat da!».

Denek aitortzen dute zaila izanen dela, baina epe luzeko mobilizazio bat iragarri dute. Sektore batzuetan -garraioan adibidez-, 6an eta 7an ere grebarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute, eta sindikatu gehienek bilerak eginen dituzte 5eko gauean, segida erabakitzeko. Ez dute baztertu bestelako blokatzeko ekintzak ere egitea.

Albiste gehiago

Martxoaren 29an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 7.773 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 350 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.528 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Jolas parkeak duela bi aste itxi zituzten. Irudian, horietako bat Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

Madrilek entzungor egin dio Urkulluren eskaerari

Berria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat bidali zion atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu zion autonomia erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea zeintzuk diren jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak. Maria Jesus Montero eledunak erantzun dio Madrilek ezin dituela "desberdintasunik egin" erkidego autonomoen arabera.

Martxoaren 29an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 7.773 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 350 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.528 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

 ©Jon Urbe / Foku

778 kasu gehiago eta dagoeneko 350 hildako

Berria

Denera, 7.773 positibo atzeman dituzte Euskal Herrian. Bizkaian jaitsi egin da aurreko eguneko datuarekin alderatuta egun batetik bestera positibo eman dutenen kopurua

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna